XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagutu, benetan ezagutu, orduan, biok gobernadore ginenean ezagutu nuen Ronald Reagan.

Bera Kalifornian zen gobernadore eta ni Nevadan.

Haren aurretik, dena den, ibiliak ginen elkarrekin, Goldwater senadorearen aldeko kanpainan.

Gero, presidente kargurako aurkeztu zenean, lagun minak egin ginen eta adiskidetasun hark presidente izan den artean jarraitu izan du, eta jarraitzen du gaur egun ere.

Abiadura eta ibilbide politiko galanta hartua zuen ordurako nevadarrak: abokatu, fiskal, gobernadoreorde eta gobernadore.

Gobernadore lau urte egon ostean (1967-70), askoren harridura sortaraziko zuen erabakia hartu zuen: ez zen berrautatua izatera aurkeztuko.

Anitz jenderen ustetan, aurkeztuz gero postua segurtatua zeukan.

Zerk eraman zuen, ordea, erabaki hartara?

Benetan egia esatea nahi baduzu... politikaz eta politikoek batzuetan egin behar ditugun gauzez erabat nazkatu nintzen.

Horretan pentsatzen dut zerikusirik izango zuela nire herentzia euskaldunak.

Lau urtez gobernadore izan eta gero, pentsatu nuen postu horretatik egin nahi nituen lanak hein handi batean eginak nituela eta une egokia zela familiara eta bizitza pribatura itzultzeko.

Gure amak aspaldidanik nahi zuen familiak hotel bat ireki zezan: eta nik gobernadoretza utzi ondoren Carson Cityn eraiki genuen hotela, barnean kasinoa zuena.

1974ko hauteskundeetan politika aktibora itzultzen da Laxalt eta senadore postua bereganatzen du Washingtonen.

Errepublikanoa izanik, aurretik demokrata batek zeukan senadore postua lortu zuen, lortu ere.

Emaitza azpimarragarria, errepublikanoentzat zorigaiztoko urtea izan zen 1974an.

Errepublikanoentzat oso urte zaila, bai, eta ni, jakina, errepublikanoa izan naiz beti.